Hasiera>Info Bilbao

Info Bilbao

Klima

Klima

Bilboko berezko klima ozeaniko hezea da. Ozeanoak erregulatzeko duen gaitasunari eta mendebaldeko haizearen nagusitasunari esker, tenperaturak epelak dira urte osoan. Horrela, neguan, 7ºC inguru daude Bilbon; udan, berriz, batez besteko tenperatura 25ºC-koa da. Uztaila da hilabete berotsuena, 26ºC-ko batez besteko tenperaturarekin; urtarrila eta otsaila urteko hotzenak dira, 6ºC-ko batez besteko tenperaturarekin. Hala ere, bi urte-sasoietan tenperaturak epelak dira.

Bilbotarrak euria egitera ohituta daude; izan ere, urteko egunen %45ean euria egiten du. Hain zuzen ere, zirimiri esaten diegun euro oso ohiko horiek berezkoak ditu Bilbok. Udaberria eta udazkena dira euritakoa gehien erabiltzen den urte-sasoiak, eta azaroan egiten du euri gehien. Paradoxikoki, datuak daudenetik, Bilboren historian euri gehien egin zuen eguna 1983ko abuztuaren 23a izan zen: 252,6 l/m2.