Hasiera>Info Bilbao

Info Bilbao

Garraioak

METROA

Bilboren eraldatzearen ezaugarrietako bat da. 1995ean inauguratu zen, eta pixkanaka-pixkanaka bere zerbitzuak eta norakoak handitu ditu; oraindik bukatzeke dago.

Bilboko Metroa ren diseinua Sir Norman Foster rek (Manchester, 1935) egin zuen, gaur egun arkitektorik berritzaile eta garrantzitsuenetakoak. Fosterrek diseinatutako eraikinen artean daude Londresko Stanstead aireportua, Collserolako Dorrea (Bartzelona) edo Alemaniako Reichtag. Bere ukituari esker, hiriak gertaera arkitektonikorik adierazgarrienetako bat du: "fosteritoak". Geltoki ezberdinetarako sarbideak dira, eta beira eta altzairuzkoak dira. Halaber, barrualdea egin zen azaletik ahalik eta gertuen egoteko helburuarekin. Leku zabalak izatea, ikuspen handikoak eta argi naturalak argiztatzea ere izan zen helburua.

Bilboko Metroak Trenbide-arkitekturako Brunel Saria lortu zuen 1998an, metroa berarengatik, baina bereziki Sarrikoko geltokiarengatik. Halaber, Zientzia eta Teknologia Ministerioak Industri Diseinuko Sari Nazionala eman zion Gipuzkoako Akaba enpresari 2000ko azaroan nasen bankuengatik.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Web: www.metrobilbao.net
Telefonoa: 94.425.40.25
Bezeroarentzako arreta bulegoak: San Inazio, Zazpi Kaleak eta Ansioko geltokietan, baita ere, Ibaigane kaleko 17. zenbakian, Areetan (Areetako geltokitik hurbil)


TRANBIA

Lehen tranbia 1872an sortu zen Bizkaian. Bilbo-Areeta izan zen lehen linea, baina beranduago, 1876an, ibai-ezkerraldeko Bilbo-Santurtzi linea sortu zuten. Ibilbide hau urte batzuk beranduago, 1889an hain zuzen, Espainia osoko lehen ibilbide elektrifikatua izan zen. Hala, gaur egun ezagutzen dugun bezalako tranbia elektrikoa inauguratu zen: garraiobide garbi, ekologiko eta isilena.

Industri iraultzak eta bere eraginek eragindako garapen baten ondoren, 1920rako Bilboko tranbien sarea 109 kilometrokoa zen jadanik, eta Areatza zen zeuden tranbiaren hamabi lineen gunea. Hala ere, ondorengo urteetan krisia egon zen, eta 1964an garraio hau behin betiko desagertu zen, horren ordez "Trolebusa" (autobus elektrikoa) ezarri zelarik.

2002 urtearen bukaeran, azken tranbiatik lau hamarkada beranduago, eta 3 urteko obren ondoren, kanpai mitikoak berriz jo zuen Hiribilduko kaleetatik. Horren ondorioz, garraio publiko ekologiko eta jasangarriaren aroan sartu zen berriz.

Linea etengabe handitu da, eta gaur egun Atxuri-Basurtu ibilbidea egiten du. Erdigunetik Abandoibarratik (hiriko aisialdiko gune berria) igarotzen da, eta geldialdiak egiten ditu Bilboko mugarri arkitektoniko ezberdinen aurrean, hala nola, Arriaga Antzokia, Guggenheim Museoa, Euskalduna Jauregia edo San Mames futbol zelaia.

LINEAK ETA GELTOKIAK

Atxuri - Ribera - Arriaga - Abando - Pío Baroja - Uribitarte - Guggenheim - Abandoibarra - Euskalduna - Sabino Arana - San Mamés - Basurto.

ORDUTEGIAK

  • Lehen tranbia Atxuritik
    5:57 (astelehenetik ostiralera; jaiegunak ez badira)
    6:57 ( larunbat, igande eta jaiegunetan)
  • Azken tranbia Atxuritik:
    23:02 (astelehenetik ostiralera; jaiegunak ez badira)
    23:02 (larunbatetan)
    23:04 (igande eta jaiegunetan)
  • Lehen tranbia Basurtutik:
    6:30 (astelehenetik ostiralera; jaiegunak ez badira)
    7:30 (larunbat, igande eta jaiegunetan)
  • Azken tranbia Basurtutik:
    23:25 (astelehenetik ostiralera; jaiegunak ez badira)
    23:25 (larunbat, igande eta jaiegunetan)

Maiztasuna 10 minutukoa izan ohi da bi noranzkoetan, orduaren arabera.

TXARTELAK

*Erostea: Creditrans (metro- eta tranbia-geltokietan, eta kiosko eta estankoetan eros daiteke; 5, 10 eta 15 eurokoak daude) erabil daiteke, eta kasu horretan bidaiak 0,55 euro balio du. Euskotranen berariazko txartela ere erabil daiteke (geltokietan dauden makinetan saldutakoa), eta hauek dira txartel mota ezberdinak: 

  • Joaneko txartela: 1 bidaia. 1 euro
  • Bono 10: 10 bidaietarako balio du, eta prezio murriztua hirugarren adineko eta ezgaituentzat, agiria badute. 2,55 euro
  • Egunerokoa: egun baterako balio du mugarik gabe. 3 euro

*Indargabetzea: Jatorriko geltokiaren makinetan indargabetu behar da txartela, beti tranbiara igo baino lehen; izan ere, bagoietan ez dira txartelak saltzen ez eta indargabetzen ere.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO

www.euskotran.es

Telefonoa: 902.543.210

Bezeroarentzako arreta bulegoa: Atxuriko geltokia